Nolakoa da Mundo Deportivo-ren hemeroteka?





Mundo Deportivo 1906. urtean sortu zen Espainiar Estatuko egunkaria da; Bartzelonan editatzen du Godó taldeak. Godó taldearen barruan, beste hainbaten artean, La Vanguardiak parte hartzen du. Hasiera batean “El Mundo Deportivo” izenarekin ezagutzen zen, baina 1999tik aurrera, Mundo Deportivo izena hartu zuen. Finean, kirol kazetaritzako egunkaria da. Ohikoena Bartzelonako futbol taldearen (FC Barcelona) inguruan hitz egitea da, baina edizio desberdinak ere ditu Gipuzkoan, Madrilen eta Bizkaian. Euren lehen hastapenetan astero argitaratzen zuten baina 1929tik aurrera egunero argitaratzen duten egunkari kataluniarra da. Batez ere, futbol-albisteak argitaratzen dira, hori baita egunkari honen kirol nagusia; hainbatetan, ordea,  beste kirol moten inguruko berriak ere irakur genitzazke.
 
Mundo Deportivo, azken mendeetako informazioa mundu guztiaren eskura doain jarri zuen lehen kirol egunkaria izan den. 2010. urteko otsailaren 1 ean, egunkariaren 103.urteurrenean jarri zuten martxan hemeroteka digitala. Ekimen berritzaile honekin, Mundo Deportivok kirolaren memoria zabaldu zuen jarraitzen zuten erabiltzaile ororentzat. Zehazki, 1906. urtetik aurrerako 27.000 edizio, 1.170.000 orrialde eta 103 urteko historia utzi zuten irakurleen eskuetan.

Hemeroteka?

Hemerotekak, aldizkariak, egunkariak... ordenatuta eta sailkatuta gordetzen dituen bulego edo artxiboak dira, gerora, bertako dokumentuak kontsultatzeko edo aztertzeko erabiltzen direnak. Mundo Deportivo egunkariaren hemerotekari dagokionez, lehen begiradan berezitasunik ez duen atala dela esan daiteke. Besteak beste, bilatzaile bat ageri baita orriaren erdiko aldean eta azpian, hainbat argitalpen.

Aipagarria iruditu zaigu, besteak beste, Mundo Deportivoren hemerotekaten eskuinaldeko zutabean agertzen diren 3 tresnak. Horiek ez dira egunkari digital guztietan egoten; Marcak, Mundo Deportivorekin borrokatzen duen kirol egunkariak, esaterako, ez ditu jarraian azaldutako baliabideak. 
1. HITZ HODEIAK: Erabiltzaileek sarritan egindako bilaketak dira. Gure ikerketa prozesuetan erabilgarriak izan daitezke bilatu nahi duguna interes publikoko gaia denean, adibidez.

2. "AURREZ AURRE": Atal honetan, Mundo Deportivon denboran zehar argitaratutako gako-hitzen argitalpen kopuruak alderatzen dira. Horretarako, gehienez, elkarren artean alderatzeko 3 hitz sartu daitezke tresna honetan. Behin hori egindakoan, grafiko bidez adierazten dira datuak modu bisual batean.

3.  ZURE BIZITZAKO EGUN BAT: Zure bizitan aipagarria izan zen egun bat adierazi zenezake atal honetako bilatzailean, berak egun horretan argitaratutako lanak zeintzun izan ziren erakusteko.

Hemerotekaren funtzionamendua hobeto ulertzeko, bilaketa baten adibide bat luzatuko dugu:

  1. PAUSUA: Bilatzailean bilatu nahi duzun hitza jarri eta "bilatu" hitzan sakatu.

     

    1.IRUDIA: Lehenengo pausua 

Iturria: Norberak egina


  1. PAUSUA: Hemerotekak hurrengo orrira eramango zaitu. Bertan, zuk bilatutako hitza 

    duten dokumentuak agertuko dira. Baina, informazio guzti horren artean, berak bilaketa 

    zehatzago bat lortzeko zehaztasun gehiago eskatuko dizkizu. 

     

    2. IRUDIA: Bigarren pausua 

Iturria: Norberak egina


  1. PAUSUA: Datu eskaera zehatzen artean, bilatu nahi duzun dokumentuaren datak 

    eskatuko dizkizu. Zehaztasunez, bilatu nahi duzun lanaren argitalpen datak ezagutzen 

    ez badituzu, denbora tarte bat finkatu zenezake (urtea, hilabeta eta eguna adieraziz). 

    Galdera horiek bilaketa ahalik eta zehatzagoa izan dadin lan egiteko tresnak dira.

     

    3. IRUDIA: Hirugarren pausua 

Iturria: Norberak egina

  1. PAUSUA: Emandako emaitzen hartean zure interesekoa aukeratu eta "textua ikusi" 

    delakoan sakatu beharko duzu. Batzuetan, textuaren laburpen bat ageriko da eta orduan, 

    dokumentua deskargatu beharko duzu bere osotasunean (argazkiekin, titularrarekin...) 

    ikusi ahal izateko. Beste batzuetan aldiz, dokumentuaren atal guztiak agertuko dira lehen 

    begiradan, nahiz eta oraingoan ere deskargatzeko aukera luzatu. Ohikoena, lan berriak 

    osorik agertzea da eta lan zaharrenak, aldiz, hasieran esandako moduan ikustea. 

    Dokumentuaren urtearen arabera, argazkiak txuri-beltzean edo kolorean agertuko dira.

     

    4. IRUDIA: Laugarren pausua 

 
Iturria: Norberak egina

  1. PAUSUA: Lana deskargatzeko aukera ez ezik, dokumentua pantaila haundian ikusteko, 

    lagun bati bidaltzeko, inprimatzeko edota dokumentuaren argitalpen datean argitaratu ziren 

    kazetaritza lan guztiak behatzeko aukera ere zabaltzen da.

     

    5. IRUDIA: Bosgarren pausua


    Iturria: Norberak egina


Iruzkinak