Mundo Deportivoren balorazioa





Webgune honetan Mundo Deportivoren hemerotekaz hitz egin den arren, gehiago sakondu nahi izan dugu kirol egunkari honen barrunbeen inguruan. Oraingoan, egunkari kataluiniarraren webgunearen ebaluazioa egin dugu. Egilearen fidagarritasuna, edukia edota webgunearen kalitatea dira, besteak beste, aztertu ditugun aldagaiak. 


Egilea                                                         

Jaime Grau Castellá izan zen egilea, orduko kudeatzailea eta sortzaileetako bat, 1918an egunkaria zuzentzera ere iritsi zen. Aitzindari honen inguruan, ordea, ez dago informazio gehiegirik. Horregatik, aztertu beharreko egiletzat gaur egungo zuzendaria aukeratu dugu.


Santi Nolla da Mundo Deporivo egunkariaren zuzendaria. 64 urte dituen kazetari katalana da. Grupo Godó-k, egunkaria editatzen duen elkarteak, jarri zuen Mundo Deportivoren zuzendaritzan; 1991. urte geroztik dago karguan. Mundo Depotivon eta El Periódico de Catalunyan kazetari lanetan egoteaz gainera, hezkuntzan ere lan egiten du, Bartzelonako  Ramon Llull unibertsitate pribatuan. Batez ere, "Kazetaritza-enpresen antolaketa" irakasgaia ematen du bertan. 


Askotarikoak dira eman dizkioten sariak, horien artean, “Orden Olímpica (2001)” saria eta “Real Orden al Mérito Deportivo” domina. Lehenengoak, garrantzia berezia du inoiz sai hori jaso duen kazetari gazteena baita Nolla; bere ibilbidean “Olinpismoaren” (joko olimpikoen filosofia) balioei babesa eta sentsibilitatea ematen dielako aitortu zioten saria. 


Horretaz gainera, bi dira kaleratu dituen obrak: “Gloria Olímpica”, Josep Maria Artells telebista produktorearekin batera eta “Cruyff” liburua. 


Iturriari edo egileari dagokionez beraz, iturri fidagarria dela esan genezake, izan ere, esperientzia handiko zuzezendaria baita Santi Nolla; 31 urte inguru damatza kazetari lanetan. Bestetik, kirol liburuak argitaratu eta irakasle izateak, jakintza eta ikerketa gaitasuna erakusten du.


1. Irudia
Santi Nolla, irabazitako sari bat eskutan duela. Iturria: La Voz de Cádiz

Ikusgaitasuna

Lehenik eta behin, eta edukian sakondu aurretik, aipagarria da Mundo Deportivo oso egunkari ospetsua dela. Horregatik, Google bilatzailean “Mundo Deportivo” jartzean, ateratzen den lehenengo gauza egunkari honen webgune ofiziala da. Goiko aldean agertzen da, besteak beste, ospetsua izatea ez ezik, SEO (Search Engine Optimization) tresna ere garatuta duen enpresa delako. Hori dela eta, ikusgaitasun handia dute.


Edukia

Informazio kopuruari dagokionez, luzea da Mundo Deportivoren ibilbidea. Finean, hemerotekan 1906. urtetik aurrerako 27.000 edizio eta 1.170.000 orrialde daude. Hala eta guztiz ere, eguneratuta jarraitzen duen egunkaria da. Eguneraketa dataren arabera, 2022ko azaroaren 8an argitaratu zen azken informazioa (begiratze data: 2022/11/08).


Aztertu dugun bigarren atala zorroztasuna izan da. Hau da, informazioaren kalitatea, ulergarritasuna... izan dira gure aztergaiak. Egunkari ospetsua izateak, sail desberdinetako kazetari eta aditu askok bertan lan egin nahi izatea ekarri dio egunkariari. Hori dela eta, kazetari, editore... plantila ona du egunkariak. Horien artean, lan munduan esperientzia luzea duten kazetariak: Xavier Bosch, Mar Meneses, Begoña Villarrubia, Paulo Futre edota Lluís Foix. Kazetaritza munduan duten eskarmentua dela eta, idatzi dituzten artikuluak, albisteak... kalitate handikoak direla esan daiteke. Informazio zehatza, testu ulergarriak edota edukiaren gaia behar bezala ulertzeko informazio nahikoa dira euren testuetan nabarmendu ditzazkegun alderdiak.


Bestetik, Mundo Deportivoren edizioan ere jarri dugu arreta. Prozesu hori aztertzean, orekarekin aurkitu gara. Albiste eta artikulu guztiak tipografia berdinarekin idatzita daude, albiste guztiek orden berdina jarraitzen dute (titulua, azpititulua, argazkia, sarrera eta gorputza), sarrera nork egin duen zehazten da, eduki guztietan eguneraketa data eta edizio datak ageri dira... Oreka guzti hori, webgunearen kalitatearen islada da. 

 

2.Irudia 

 

Mundo Deportivo (2022/11/06). Iturria: pantailakada 


Multimediari erreparatzen badiogu, lehenengo begiradan bideoak agertzen direla argi eta garbi ikusten dugu. Albistearekin batera “vídeo” hitza aurkitzen dugu, honen bidez badakigu albisteak bideo gehigarri bat duela. Lehenengo orrian, beharbada, grafikorik edota audiorik entzuten ez badugu ere, behin sarrera batean sartzean infografiak, grafikoak, audioak... aurkitu ditzazkegu. Informazio gehigarri gisa erabiltzen dira horiek. 


Egunkari bat benetan ona izateko, informazioaren kalitateaz gain, webgunea erabilgarria izan behar da. Mundo Deportivoren irakurleen zorionerako, egunkaria erabiltzea erraza eta erosoa da. Hasteko, estekak eta betileak azkar eta ondo irekitzen dira, inolako arazorik eman gabe. Gainera, oso errazak dira detektatzen; hauetako baten gainean kurtsorea ipintzean, esteka horretara eramaten zaituen titulua azpimarratzen da. Webgunearen menuan ere aukera asko ageri dira bilatu nahi duzuna azkar aurkitu ezazun. Eta hori nahikoa ez balitz, irakurlearen bilaketan lagungarri, bilatzailea orri nagusiaren eskuineko alde ikusgarrian aurkitu daiteke. Harpide egiteko aukera ere luzatzen da beheko argazkian ikus genezaken moduan: 


3. Irudia

     

Eskuin aldean ikus daiteken lauki horian sakatuz harpidetu gaitezke. Iturria: pantailakada

Horretaz gain, lehen esan bezala, informazioa ondo ordenatuta dago, modu logikoan azalduta dago eta tituluak ulerterrazak dira.


Bestalde, irisgarritasuna aztertu dugu, hau da, webgunearen diseinua. Mundo Deportivoren webguneak diseinu erakargarria du; erraza da webgunetik esploratzea. Azken orduko berriak edota partiduen emaitzak webgunearen sarreran ageri dira. Egunkari digitala horrela diseinatuta egoteak informazioa bizkor jasotzeko aukera eskaintzen die irakurlei eta beraz, erakargarriagoa egiten du Mundo Deportivo.



4. Irudia


Mundo Deportivoren diseinua. Iturria: pantailakada

Ondorioa

Mundo Deportivoren egilea, ikusgaitasuna, eguneraketa, zorroztasuna, edizioa, multimediatasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta irisgarritasuna aztertu ondoren, webgunea kalitatezkoa dela ondorioztatu dugu. Parametro guztiak gainditzen ditu bere osotasunean. Online edizioa 13urte atzera eginda sortu bazen ere, egunkari digitala gaur egun arte eguneratzen joan dela nabari da. Zerbait hobetzekotan, guk, webguneak irisgarritasun handiago eduki dezan hizkuntza ezberdinetara itzuliko genuke egunkaria. Euren hartzaileen kantitatea handiagoa izan dadin ingelesera, euskerara... itzuliko genuke.


Iruzkinak

Argitaratu iruzkina